Markel Olano gailendu da Gipuzkoako Batzokietan EBBko kargurako

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak nabarmen irabazi du EAJren presidente izateko lehen itzulia Gipuzkoako batzokietan. Olanok, hogeita hamar batzokirekin, Aitor Esteban eta Andoni Ortuzar hartu ditu mendean lurralde honetako hainbat herritan, besteak beste, Irun, Hondarribia, Mutriku, Antigua (Donostia), Azpeitia, Bergara, Arrasate, Oñati, Urnieta, Urretxu-Zumarraga, Tolosa, Errenteria eta Pasai Antxon, bozketak ezagutzen dituzten iturrien arabera. Azken egunetan argitaratu diren informazioen arabera, hogeita hamar bat udal erakundetan gailendu da. Hamabitan irabazi du Estebanek eta bitan Ortuzarrek (Gros eta Azkoitia).
Bigarren itzulian, otsailaren 10etik 26ra bitartean, batzoki bakoitzak botoa eman dezake aurkezten zaizkion EBBko presidentegaien artean.