Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak zilarrezko domina lortu du Europako txapelketan
Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak zilarrezko domina lortu du Georgian egiten ari diren Gaztedi Europarraren Jaialdi Olinpikoan (Europako txapelketa). Garitanok eslalom proban lortu du domina. Lehen jaitsieran hirugarren onena izan da, baina bigarren jaitsieraren ondoren bigarren postura igotzea lortu du. Proba Storm Andre Hagen norvegiarrak irabazi du.













