Musti Taldeko kideak, Ingalaterran
Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Realak hil ala biziko partida jokatuko du gaur 21:00etan Manchester United taldearen aurka eta Musti Taldeko hainbat kide Ingalaterrara joan dira partida ikustera. Argazkietan, Javier Segura, Txomin Garziandia eta Angel Etxezarreta Londresen. Bi egun eman dituzte bertan eta gaur Manchesterrera joan dira.

Tamesis ibaiaren ondoan.

Soho auzoan.

Buckingham jauregiaren aurrean.













