Iparra-Hegoa

Musikaz eta dantzaz agurtu dute aurtengo Iparra-Hegoa

Gereziondoko ekitaldia egin dute Iparra-Hegoa ospakizunaren barruan. Aurtengo gonbidatuak Baionako (Lapurdi) eta Tuterako (Nafarroa) AEK-ko ikasleak izan dira.

Tuterako dantzariak, Gereziondoko ekitaldian. Tuterako dantzariak, Gereziondoko ekitaldian.

28. Iparra-Hegoa amaitutzat emateko, egitarau oparoa antolatu dute egun osorako Seguran. 13:00etan Gereziondoko ekitaldia egin dute herriko plazan, eta eguraldia lagun, musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan da. Hala ere, goizean goiz hasi da festa. 10:00etan sukalki prestaketa egin dute, eta 11:00etan, gaiteroek Segurako kaleak alaitu dituzte. Jarraian, Gautegiz-Arteagako dantzariek ere giro paregabea sortu dute.

Aurtengo protagonistak Euskal Herriko bi muturretako euskaldun berriak izan dira: Baionako (Lapurdi) eta Tuterako (Nafarroa) AEK-ko ikasleak.  Ondoren, 15:00etan bazkaria egin dute Kuxkuxtu txarangak alaituta. Arratsaldean ere jarraipena izan du festak, 16:00etan Sukaldaritza lehiaketako sari banaketa izan da eta 16:30ean erromeria Imuntzo eta Belokirekin.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa