Goierri guztia argindarrik gabe
12:30ak aldera itzalaldi orokor bat gertatu da, eta harrezkero normaltasunera iritsi ezinik dago gizartea.

Adif konpainiak, esaterako, tren zerbitzu guztiak eten ditu, eta asko eta asko dira bulego eta lantoki atarietan dauden langileak.
Itzalaldi orokorra izan da, eta Euskal Herrian, Espainian eta Portugalen ez ezik, Europako hainbat herrialdetan sumatu da.
Espainiako Argindar Sareak esan du iparraldetik eta hegoaldetik hasita saiatulo direla argindarra berrezartzen. Era berean, itzalaldia zerk eragin duen ikertzen ari dira, tartean zibererasoa izan daitekeen ere bai.
Martxan dauden zerbitzu eta lantokiak argindar zerbitzu propioa martxan jarri ahal izan dutelako da.