07:15ean autobus bat gehiago aterako da Zumarragatik Donostiara
Aldundiak Goierri eta Donostia lotzen dituen autobusa martxan jarri du aste honetan. Harrera bikaina izan du. Lehen egun hauetako bilakaera aztertu ondoren, aldundiak 07:15ean autobus bat gehiago jartzea erabaki du. Helburua zerbitzua erabili nahi duten guztiei arreta ematea da, inor kanpoan gelditu ez dadin.