Alegiko Sindikatuaren urteko lehen batzarra

Bazkideen urteko lehendabiziko batzarra egingo dute larunbatean Alegiko Sindikatoan, 18:00etan. Pasa den urteko ekainaren 14an ireki zituen ateak Sindikatoak eta dagoeneko 65 bazkide batu dira proiektura. Guztiak daude larunbateko batzarrera deituta.
Batzarraren ostean hanburgesa festa egingo dute, herriko produktuekin. Haragia eta barazkiak herriko ekoizleenak izango direla aurreratu du Pilare Muxika Alegiko Sindikatoko kideak eta Hariztizabalenak izango dira opiltxoak. Festa Sindikato kanpoan egingo dute eta bazkide bakoitzak 5 euro ordaindu beharko du.