2025/5/14

Foruen pasealekua eta Gudarien Etorbidea asteburuan oinezkoentzat

Maiatzaren 16an jarriko da neurri berria indarrean. Itxita egongo da ibilgailuentzat, arrisku egoerak ekiditeko.

San Isidro eguna

San Isidro nekazarien zaindariaren eguna ospatuko da Goierrin ere

Bazkariak eta bestelakoak antolatu dituzte hainbat herritan. Ataunen, Kable Eguna eta San Isidro igandean ospatuko dituzte. Araman, Itsason, Seguran, Mutiloan, Zerainen eta Zaldibian ere ospatuko dute San Isidro.

Idiazabalek Mugiment Pausu Erronka lehiaketan parte hartuko du

Goierriko beste bost udalerrik ere parte hatuko dute. Herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko ekimena da. Kirol orientazio zerbitzua duten 50 udalerritan egingo da.

Euskaraldia 2025

AGENDA. Euskaraldiko ekitaldiak herriz herri

Bakarrizketa saioak, antzezlanak, kantu-jirak, bertso saioak eta bestelako kultur ekitaldiak antolatu dituzte Goierriko herrietan.

Goierriko Hitza

Jose Mujica arbasoen bila Astigarretan izan zenekoa

Jose Mujica Uruguaiko presidente ohia Astigarretako Muxika baserrian izan zen 2015ean. GOIERRIKO HITZA ere hantxe izan zen; ikusi albistean.

ESKU-PILOTA

Zaldibiarren eta oiartzuarren arteko «errebantxa partida»

Ostiralean jokatuko dira lagun arteko hiru partidak, Zaldibiako Resti pilotalekuan.

Izaro Villarreal
ESKU-PILOTA

Herriartekoan lehiatzen hasteko prest dira Beasain eta Ataun

Asteburuan jokatuko dute final zortzirenetako joaneko partida, etxetik kanpo. Lazkao eta Zegama Herriartekotik kanpo geratu dira. Zaldibiak final laurdenetan ekingo dio txapelketari.

Izaro Villarreal
Itzulia Women 2025

Munduko txirrindulari onenak Zumarragan elkartuko dira

Ostegunean, 18:00etan, taldeen aurkezpena egingo dute plazan eta ostiralean, 09:30ean, Itzulia Women abiatuko da toki beretik.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa