Garagardoaren festa gaurtik, etzi tokata
Ordiziako Beti Alai pilotalekuan antolatu du errugbi taldeak 25. Garagardo azoka. Larunbatean lagunarteko errugbi tokata txapelketa jokatuko dute hamasei taldek.

Ekaina amaitzen ari denaren seinale izaten da Ordizia errugbi taldeak antolatutako Garagardo festa, eta aurten, 25. aldia izango du. «Festak herritarrentzat suposatzen duen topagunea kontuan izanda eta Ordizia Rugby Elkarteari egiten dion ekarpen ekonomikoa ikusita, berriro ere animatu gara antolaketara», dio OREren oharrak. Era horretan, Beti Alai pilotalekua garagardo azoka erraldoi bilakatuko dute gaurtik larunbatera, 18:00etatik 00:00etara.
Edatekoa eta jatekoa
Edanari dagokionean, nazioarteko zortzi garagardo motaz gain, hamabi euskal garagardo ere izango dira aukeran, «zaleentzako berebiziko aukera bat osatuz».
Jatekoetan ere, aurten produktu guztiak euskal jatorrikoak izango direla aurreratu dute: «Gure babesleen eskutik bertako txerriki, behiki, oilasko, patata, postre, ogi eta abarrez osatutako menu goxoa izango dugu».
Jatekoa etxera eramateko aukera izango da, eta beganoentzako jana ere bai.
Azkenik, igandean klubaren eguna ospatuko dute.
Lagunarteko tokata txapelketa larunbatean
Garagardo azokarekin batera, lagunarteko errugbi tokata txapelketa ere jokatuko da etzi Ordizian. Ohi bezala, hamasei taldek parte hartuko dute. 10:00etan partidak hasiko dira. Launa taldeko lau multzo osatuko dituzte. Goizean talde bakoitzak hiruna partida jokatu ondoren, bazkaria izango dute elkarrekin. Arratsaldean amaierako faseko partidak jokatuko dira, urrezko, zilarrezko, brontzezko eta egurrezko goilara multzoetako finalerdiak eta finalak. Sari banaketa herrian zehar izango da. Partida guztiak, Anexo zelaian jokatuko dira.
Parte hartuko duten taldeak ondorengoak dira: