Gorka Santestebanek geltokietako jaiei buruzko irratsaioa eskainiko du Kultur Zast!-en
Gorka Santestebanek kulturaren inguruan hitz egiten du Instagrameko bere profilean (Kultur Zast! du izena). Bertan, kontzertuen, erakusketen, jaien… berri ematen du. Ekitaldietara joaten da eta zuzeneko txikiak egiten ditu. Horretaz gain, kultura munduko jendeari elkarrizketa txikiak egiten dizkio. Zumarragako jaietan, herri olinpiadan, danborradan eta Santa Isabel egunean egon da. Datorren astean geltokietako jaietara joango da eta hurrengo asteetan beste festa askotara. Lehenago, geltokietako jaiei buruzko irratsaioa egin du: Kerman Garralda festa batzordeko kideari elkarrizketa egin dio. Bihar eguerditik aurrera entzun ahal izango da Kultur Zast!-en.