Zegama txistu doinuen gerizpean
Zegamako Txistularien III. Eguna ospatu dute.

Zegamako txistu taldeak Zegamako Txistularien III. Eguna ospatu du gaur. Jai giroan, belaunaldi ezberdinetako herriko txistulariak elkartzeko eguna da.
Goiz eresiarekin hasi dute ospakizun eguna eguerdia jota zela plazan, eta herrian barrena kalejira egin dute 20-25 txistularik.
Elkarte batean bazkalduz borobildu dute eguna.

Txanton tabernaren parean egin dute lehen geldiunea.Iñaki Gurrutxaga