Gaur amaituko dira Altamirako jaiak
Arratsaldean toka, arte tailerra, monologoak eta sardinaren hileta egingo dituzte, besteak beste.

Uztailaren 4tik 6ra Altamira auzoko jaiak ospatzen ari dira Ordizian, eta gaur pintxo dastaketarekin hasi dute eguna. 12:00ak aldera hasi dira pintxoen prestaketekin eta euro batean saldu dituzte. Gaur jaien azkeneko eguna den arren, bazkalostean ere izango da zer egin eta ikusi: Toka herrikoia 16:00etan; Martarekin arte tailerra eta DJ Necora, 17:00etan; 18:30ean Alex Rabanalen monologoak; 20:00etan berriro ere DJ Necora, eta azkenik, sardinaren hileta 21:00etan.
















