Liburuak itzultzeko postontzi berria martxan dago Ormaiztegin

Gizarte-etxearen kanpoaldean kokatuta dago eta 24 orduz erabil daiteke.

Ormaiztegiko liburutegiak liburuak itzultzeko sistema berria jarri du martxan. Dagoeneko erabilgarri dago liburutegiak mailegatutako liburuak itzultzeko postontzia. Gizarte-etxearen kanpoaldean kokatuta dago, sarrera nagusiaren eskuinaldean, eta 24 orduz erabil daiteke.

Zerbitzua etengabe irekita dagoen arren, Ormaiztegiko liburutegiak gomendatzen du liburuak liburutegia irekita dagoenean itzultzea, kudeaketa arinagoa izan dadin.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa