Azpiegiturak

Informazio panel berriak jarriko dituzte A-636 autobideko hiru lekutan

Zirkulazioan mozketak izango dira igandetik astelehenerako goizaldean, eta bide alternatiboak erabiltzeko gomendioa eman du aldundiak.

A-636 autobidearen irudia, kobraketa arkua eta Aizkorri atzean dituela. Gorka Gomez

Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio panel berriak jarriko ditu igande gauean A-636 autobideko hiru puntutan

Hori dela eta, Urretxuko biribilgunearen sarrerako eta irteerako adarrak, 12,000 kilometro puntuan, itxita egongo dira 23:00etatik 00:30ak arte.

Era berean, 01:00etatik 03:00etara itxita egongo da Ormaiztegi eta Zumarraga arteko zatia, Bergarako noranzkoan, 5,000 eta 10,000 kilometro puntuen artean.

Azkenik, 03:00etatik 04:30era, itxierak Antzuolako biribilgunean 15,400 kilometro puntuan izango du eragina.

Alternatiba gisa, GI-2632 eta GI-632 errepideak erabiltzea gomendatu aldundiak. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa