Kizkitzako eguna bideoan
Kizkitzako Andra Mari eguna ospatu dute itsasoarrek. Eguraldia ez dute lagun izan.
Kizkitzako erromeria, atzo, euripean. Gorka Sasieta Irailaren 8an, Andra Mari eguna Kizkitzan ospatzeko ohitura aspaldikoa dute itsasoarrek. Atzo, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, berriz elkartu ziren Kizkitzan meza entzun, elkarrekin bazkaldu eta erromeriaz gozatzeko. Gotzon Aranburuk iruditan jaso du atzokoa.












