Ikasgelak berritu dituzte Lardizabal eskolan

Udako etenaldian, ikasgeletako zoruak aldatu eta hormak zuriz margotu dituzte.

Lardizabal eskolako ikasgela berrituetako bat. Lardizabal

Ohitura bihurtu da Zaldibiako Lardizabal eskolan udako geldialdia berrikuntza lanetarako aprobetxatzea, eta oraingoan ere hala egin dute. Denera, eraikineko eskuin hegaleko zazpi ikasgeletan egin dituzte hobekuntzak, zoruan egur itxurako PVCzko biniloa jarrita, eta hormak zuriz margotuta. Eskolak hedabideetara bidalitako oharrean azaldu duenez, egin den inbertsioaren zati bat Hezkuntza Sailaren Udaleraiki laguntzarekin estali da, eta gainontzekoa, berriz, udalak hartu du bere gain. 

Berrikuntza hauekin batera, ikasturte berrirako dituzten erronken berri eman dute. Denbora daramate Lardizabalen duten espazio falta jakinarazten, eta aurreko ikasturtean egindako moldaketa bera egingo dute ikasturte berri honetako udazkenean; hain zuzen, modulu aurrefabrikatuak jarriko dituzte bi ikasgela gehiago lortu ahal izateko. Modu horretan, udazkenetik aurrera, LH5 eta LH6ko ikas-taldeak kokatuko dituzte bertan. 

Haurreskola eta jangela

Espazio faltarekin jarraiki, Zaldibiako haurreskola eta jangela Zaldibiako Udalak eskuratu berri duen Estanko etxera lekualdatuko direla jakinarazi dute. Bertako aurreneko solairua eta terraza eremuan kokatuko da haurreskola, eta behe solairuan, berriz, jangela zerbitzua. Estanko etxearen proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lanaren eta lehen zirriborroen gainean lanean ari da eskola.  

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa