Giro bikaina Etxeberriko jaietan
Asteburuan Etxeberriko jaiak ospatu dituzte. Larunbatean, haurrentzako eskulan saioa, mus txapelketa, haurrentzako jolasak, afari-merienda eta dantzaldia izan ziren. Igandean, toka txapelketa, herri kirol erakustaldia eta herri bazkaria izan ziren.














