Ttipi ttapa

Ttipi-ttapa egitasmoak ikasturte berriari ekingo dio

Bihar izango da lehendabiziko irteera. Belaunaldi arteko sei ibilaldi egingo dituzte ikasturte berrian. 10:30ean irtengo dira, udaletxe aurretik.

Belaunaldi arteko Ttipi ttapa ibilaldietako bat, artxiboko irudian. Josune Zarandona

Bihar hasiko dute Ttipi-ttapa egitasmoaren edizio berri bat Ormaiztegin. Ohikoa denez, bihartik aurrera asteazkenero egingo dute hitzordua, 10:30etan udaletxe azpian. Aurten ere egitasmoa borobilduko dute Oin-Harriak jubilatu elkarteak, San Andres herri eskolak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean.

Honela, ikasturte osoan zehar belaunaldiarteko 6 ibilaldi inguru egingo dituzte eskolarekin batera.

Bisita kulturalak ere antolatuko dituzte Zumalakarregi Museoaren laguntzarekin; bai museoan bertan ikusgai egongo diren erakusketetara, baita herriko monumentu desberdinak ezagutzeko bisitaldien bidez.

Txangoak epelean amaituko dituzte beti salda goxo batekin.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa