Bake epaile titularra zein ordezkoa hautatzeko epea zabaldu du Zaldibiako Udalak

Azaroaren 7a izango da eskaerak erregistratzeko azken eguna. Aurrez aurre edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin daitezke.

Zaldibiako udaletxearen irudia.Hitza

Zaldibiako Udalak bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia zabaldu du eta interesdunek dagoeneko aurkeztu ditzakete eskaerak; azaroaren 7a izango da horretarako azken eguna, eta aurrez aurre edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira. Behin eskaerak erregistratuta, horiek aztertu eta udalbatzak aukeratuko ditu bake epaile titularra zein ordezkoa.

Interesdunek zenbait betebehar izango dituzte eta eskaeran aitortu beharko dute deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, baita legeak xedatutako bateraezintasunik ez dutela ere.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa