Idiazabalgo Liburu Baby Kluba martxan, gaurtik

Liburu Baby Kluba Ordizian. Hitza

Gaur arratsaldean egingo dute Idiazabalgo Liburu Baby Klubaren lehendabiziko saioa. Liburu Baby Kluba eskolaurreko haurren artean euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko irakurketa sustatzeko egitasmoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetza Departamentuak sustatzen du ekimena Mestiza Elkarte Artistiko-soziokulturalaren laguntzarekin; aurten 4. edizioa izango da eta Idiazabal lehenengoz batu da proiektura Ordizia, Legorreta eta Ataunekin batera.

Udaletxe zaharreko Kabia espazioan egingo dute saioa, 17:00etatik aurrera, 0 eta 5 urte bitarte haurrei eta haien familiei zuzenduta.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa