KZguneak azaroan formazio eskaintza berria aurkeztu du Beasainen
Ikastaroetan izena ematea jada zabalik dago.
Beasaingo KZguneak azarorako prestatu duen formakuntza egitaraua martxan jarri du, teknologia eta gaitasun digitalak hobetzeko aukera berriak eskainiz. Zentroak, herritarren artean erabilera digital segurua eta praktikoa sustatzea du helburu, eta hil honetan ere ikastaro ugari izango dira eskuragarri, maila eta behar ezberdinetara egokituta.
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hiru bide nagusi dituzte aukeran:
- KZgunera bertaratzea aurrez hitzordua eskatuta (943 023 622 telefono zenbakira deituta edo www.kzgunea.eus webgunean).
- Telefonoz deitzea, 943 023 622ra. Kasu honetan erabiltzailea izatea beharrezkoa da.
- KZgunearen webgunearen bidez izena ematea (www.kzgunea.eus), erabiltzaile erregistratua izanik.
Gainera, bideotutorial lagungarriak ere eskuragarri daude webgunean, erabiltzaile gisa nola erregistratu edo ikastaro batean nola izena eman azlatzen dutenak.
Beasaingo KZgunean Oriako pasealekuan, 12. zenbakiko lehenengo solairuan dago, eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 16:00etatik 20:00etara.
Ikastaroen eskaintza osoa kontsultatu ahal izateko sartu hemen.













