Mus txapelketa

Verdugo eta Esnaola beasaindarrek irabazi dute Kimuren mus txapelketa

Telmo Esnal eta Manex Jauregi zizurkildarrei gailendu zaizkie finalean.

Beñat Verdugo eta Jon Esnaola irabazleak, larunbatean Idiazabalen. Kimu

Iñaki Iparragirre Iparra eta Eduardo Irizar omentzeko ekintza sorta antolatu du aurten ere Idiazabalgo Kimu kultur elkarteak. Antolatutako hainbat ekintzaren artean, mus txapelketa izan zen larunbatean, Igarondo frontoian. Guztira 25 bikotek eman zuten izena eta antolatzaileen esanetan “giro onean” burutu zen txapelketa.

Beñat Verdugo eta Jon Esnaola beasaindarrak izan ziren irabazleak eta bigarren egin zuten Telmo Esnal eta Manex Jauregi Zizurkilgo bikoteak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa