Izendapena

Iker Zubeldia Meritu Kofrade izendatu du Sant Sadurniko Cavaren Kofradiak

Cavaren Kofradiako kapa berdea soinean, bertso bat eskaini die Zegamako alkateak kofradiakideei.

Iker Zubeldia, ostiralean Sant Sadurni D´Anoian egindako ekitaldian. Zegamako Udala

Asteburu betea izan da hau Iker Zubeldia Zegamako alkatearentzat. Ostiralean, azaroak 14, —San Martin azokaren bezperan— Cavaren 6. Gala ospatu zuen Sant Sadurni D´Anoiako (Herrialde Katalanak) Cavaren Kofradiak. Gala hartan, Meritu Kofrade izendatu zuten Zubeldia, ospakizun instituzional batean. Cavaren Kofradiako kapa berdea soinean, bertso bat eskaini zien Zubeldiak kofradiakideei:

«Hala beharrez hartu nahi gendun,

zuen festa hontan parte-

Gaur Zegamatik etorri gera

zinegotzi eta alkate.

Gure herriek aspalditxotik

senidetzea dakarte

eta gaur berriz, kofradearen

kapa ipini didate,

ohore handiz eramango det

mundua mundu dan arte». 

 

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa