
Maikiño DJ izena hartuta, parranda batean dabil txirrindulari profesional izandako Mikel Mujika. Lehian ari zenean ezagutu ezin izan zituen festak ari da ezagutzen orain musika jartzaile gisa. Oso gustuko du DJ izatea.

Laugarren Frontenis Txapelketa jokatuko da Antzizarren. Hamasei bikotek parte hartuko dute egun osoko kirol hitzorduan. Irabazleentzat txapel bana eta bigarrenentzat kopak banatuko dituzte.