Bi bertso saio, bi egunen buruan
Goierriko bertsolaria saioa dago gaur Idiazabalen, eta igandean Luzio Gabiriaren omenezkoa Zumarragan.
Iker Zubeldia eta Aitor Sarriegi, 2022an, Ataungo Herri Antzokian.Iñaki Gurrutxaga Ohiturazko bi bertso saio izango dira Goierrin gaur-etzitan. Gaur, 18:30ean, Goierriko sei bertsolari ariko dira kantuan Idiazabalgo Guraso Elkartean. Eta igandean, Santa Lutzi egunaren bueltan antolatu ohi duten Luzio Gabiriaren omenenezko 38. bertso jaialdia (18:00). Sarrera 10 euro da.













