Bide mozketa Idiazabalen, abenduaren 15etik aurrera
Datorren astean, abenduaren 15 eta 19 bitartean, Goatsetik larre publikoetara doan bidea itxita egongo dela jakinarazi du Idiazabalgo Udalak. Bidea hobetzeko hormigoitze lanak egingo dituzte bitarte horretan. Lanek irauten duten bitartean, Oiarbide baserritik doan bidea erabiltzeko eskatu dute udaletik.













