Debak irabazi du aurten, Txarrantxa kuadrillaren odolki kata
Atzo iluntzean egin zuten sari banaketa eta ondoren, afaria egin zuten Atseden elkartean.
Txarrantxa kuadrillakoak Deba odolki ekoizlearia saria ematen, atzo iluntzean Seguran. Joseba Telleria Segurako Txarrantxa kuadrillak 10. Odolki dastaketa egin zuen pasa den azaroaren 14an. Urtero bezala Goierriko ekoizle ezberdinen hainbat odolki dastatzeko aukera izan zuten, sei guztira. Dastaketa egin ondotik, Txarrantxa saria ere eman diote irabazleari. Aurten Ormaiztegiko Deba izan da irabazlea eta atzo iluntzean egin zuten sari ematea; ondoren afaritara elkartu ziren Atseden elkartean.














