Gabon eskerako entsegua eta ipuin kontaketa asteburuan, Ezkion
Ezkion ere jarrita daude Gabonei begira. Igande honetan, abenduak 14, Gabon eskerako entsegu orokorra deitu dute, 12:00etarako. Arratsaldean berriz, Eguberri kontuak ipuin kontaketa antolatu dute udalak eta Ganbara guraso elkarteak. Itziar Saenz de Ojer arituko da antzezle lanetan eta irudiak Izarne Zelaiarenak izango dira. Adin guztietarako aproposa da ikuskaria eta amaitutakoan, txokolatea eta bizkotxoa eskainiko zaie bertaratutakoei. 17:30ean hasiko da, udaletxeko ganbaran.













