Gargardo festa eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita, asteburuan Zerainen
Liztormendiren festan bost garagardo dastatzeko aukera izango da iluntzean. Olentzero eta Mari Domingi larunbatean eta igandean izango dira Zerainen.
Asteburuari begira Garagardo festa eta Olentzero eta Mari Domingiren bisitak antolatuta daude Zerainen. Gaur, 19:00etatik aurrera emango diote hasiera 3. Garagardo Festari Liztormendi elkartean. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere bost garagardo izango dira aukeran: Radeberger, Complot, Basabe deiturako Korpus eta Legoreggae. Festa nahi duen guztiarentzat irekia izango da eta ez dago aurretik erreserbarik egin beharrik. Ukondoa eta saltxitxak jateko aukera ere egongo da.
Bestalde, azken urteetan ohitura bihurtu denez, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango da Aizpeako meatze gunean larunbatean (9:15-14:30) eta igandean (9:15-13:30). Bisita amaituta, pilotalekuan mokadutxo bat egin eta haurrek eskulan bat egiteko aukera izango dute.
Zozketak eta denda
Gabonetako egitaraurekin jarraituz; abenduaren 18an Zeraingo herri eskola, Antolar jubilatuen elkarteak eta ZerainLabek antolatutako Gabonetako saski solidarioaren zozketa egingo dute Liztormendi elkartean, 15:30ean. Ondoren, kantaldia eskainiko du Zeraingo abesbatzak.
Hurrengo egunean, abenduaren 19an, Gabonetako denda jarriko dute eskolako atarian, 16:15etik aurrera.













