Jakintza Ikastolaren zuzendaritza talde berria, Oskar Erauskin buru dela
Ordiziako Jakintza Ikastolako zuzendaritza taldea. Jakintza Jakintza Ikastolan zuzendaritza talde berria ari da lanean. Oskar Erauskin zuzendari pedagogikoarekin batera, Nerea Alustiza, Amaia Martinez, Jon Algarra eta Garazi Idiakezek osatutako taldeak, «gaur baino Ordizia hobea eraikitzea» du helburu, «ikasleek beren ekarpenez etengabe eraikitzen dutena».
Horrekin batera, «ikasleen garapen pertsonala, ongizate emozionala eta euskara ardatz» dituen hezkuntza proiektuarekin, «euskaraz bizitzeko gaitasuna eta gogoa duten ikasleak» heztea dute erronka, «egunerokoan euskara naturaltasunez erabiliko dutenak eta hizkuntzarekiko atxikimendua sentituko dutenak».
Hori guztia, familiak, irakasleak eta ikasleak «helburu komun baten inguruan bilduz» egin nahi dute.












