Makina bat ekintza antolatu dituzte Aizgorriren Kultur asterako
Abenduaren 15etik 19ra izango da. Abenduaren 20an, San Tomas eguneko ospakizuna ere egingo dute.
Aizgorri jubilatu elkartearen egoitzaren inaugurazio ekitaldia, pasa den urtarrilean.Josune Zarandona Zegamako Aizgorri jubilatu elkarteak Kultur astea antolatu du abenduaren 15etik 19ra. Askotariko ekintzak antolatu dituzte; guztiak elkartearen egoitzan izango dira, arratsaldez. Aizgorri jubilatu elkarteak urte hasieran inauguratu zuen elkarte berria, Haizea taberna zeneko lokala egokituta.
Egitaraua:
- Abenduak 15: Bizi pozaren klabeak hitzaldia Jexux Mari Mujikaren eskutik; 16:30ean.
- Abenduak 16 eta 18: Ikus-entzunezkoak Alberto Aierbe eta Jose Mari Artolaren eskutik; 16:30an.
- Abenduak 17 eta 19: Mahai jokoak, 17:00etan.
Kultur Astea amaituta, Santo Tomas egunaren aitzakian ere antolatu dute jai giroko ekintzarik. Abenduaren 20an, aurten 78 urte bete dituzten bazkideen artean, Gabon saskiak banatuko dituzte (17:00) eta ondoren, txistor jana izango dute elkartean.













