Zirkulazioan aldaketak izango dira bihar, Olaberri parean
Olaberri parean, N-I errepidearen lotunean, egingo dituzten asfaltatze lanek zirkulazioan eragina izango dute bihar, larunbata, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Bertatik pasa nahi dutenek seinaleztatuta egongo diren bide alternatiboak erabili beharko dituzte.
Eragina izango duten errepideen mapa, ikusgai. GFA Gipuzkoako Foru Aldundiak asfaltatze lanak egingo ditu bihar, larunbata, N-I-417-A adarrean, N-I errepidearen lotunean, Olaberri parean. Lanek zirkulazioan izango duten eragina dela eta, erabat itxiko da Castillo hotelaren ondoko eta Aristrain kiroldegiaren biribilgunearen arteko zatia. Lanak goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara egingo dira, eta errepideak itxiera osoa izango du bitarte horretan. Lanaldia bukatzerakoan irekiko da berriro ere.
Hori dela eta, bertatik pasa nahi dutenek beste bide alternatiba batzuk erabili beharko dituztela jakinarazi du Aldundiak; tartearen bi muturretako biribilguneetan seinaleztatutako ibilbide alternatiboak prestatuko dira, horretarako:
Beasaindik edo Ormaiztegitik sartzeko (GI-2632). Castillo hoteleko biribilgunera iritsi eta Olaberrirantz jarraitu nahi dutenek N-I errepidea hartu beharko dute Gasteizerako noranzkoan, eta N-I-416 lotunean (Idiazabal iparraldea) noranzkoa aldatu. Handik, Donostiarako noranzkoan sartu eta 417 A irteera hartu ahal izango dute, Olaberrirantz.
Olaberriko sarbideak (GI-3560). Beasain edo Ormaiztegirako Aristrain kiroldegiaren ondoan dagoen biribilgunera iristen direnek N-I errepidera jo beharko dute Donostiarako noranzkoan, eta N-I-419 lotunean (Beasain-Lazkao) noranzkoa aldatu. Gasteiz-Gasteiz noranzkoan sartu ondoren, 417 irteera hartu beharko dute Olaberriarantz, Castillo hotelaren parean.
N-I errepidean, Donostiarako noranzkoan, aurretiazko abisuak: 417 A irteerara iritsi aurretik, Beasain eta Ormaiztegirako lotunearen itxieraren berri emango da, eta Idiazabaldik datozenei adieraziko zaie 419 irteeraraino jarraitu beharko dutela, han noranzko aldaketa egiteko.
Era berean, bihar goizean Beasainera joateko asmoa duten Olaberriko herritarrei gomendatu die Lazkaotik ibilbidea erabiltzea, obretan dagoen zatia saihesteko.












