Correosek paketeak jasotzeko eta bidaltzeko CityPack armairuak jarri ditu Legazpin
Urbeltz pilotalekuaren dago bat, 24 orduz erabilgarri, eta bestea Laubiden udalak duen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, 07:00etatik 21:00etara erabiltzeko moduan.
Correos zerbitzuak Citypak armairuak jarri ditu Legazpin, paketeak bidaltzeko eta jasotzeko. Armairu adimendunak dira, eta abendu amaieratik daude erabilgarri Urbeltz pilotalekuaren ondoan, plazako arkupeetan, eta udalak Laubiden duen Herritarren Arretarako Zerbitzuan.
Correosen bulegoko arreta ordutegia murrizteagatik herritarrek aurkeztutako kexei erantzuteko jarri dituzte armairuak. Udalak egindako gestioen emaitza da neurria.
Ordutegia eta funtzionamendia
Plazako portikoetan dagoen armairua eguneko 24 orduetan erabili daiteke, egunero. Laubideko HAZekoa, berriz, 07:00etatik 21:00etara egongo da irekita.
Erabilera errazekoa da Citypaq sistema. Pakete bat armairu horretan jasotzeko, Correosek abisu bat bidaliko dio interesdunari kode batekin, SMS bidez, posta elektronikoz edo Correosen app-aren bidez. Nahikoa da armairura joan, pantailan dagokion aukera hautatu eta kodea sartu edo eskaneatu, paketea gordeta dagoen konpartimentua ireki dadin. Armairu hauek paketeak bidaltzeko edo itzultzeko aukera ere ematen dute
Informazio gehiago https://www.correos.es/es/eu/partikularrak/jaso/entrega-eta-jasotze-guneak/citypaq webgunean dago.














