Eguzkiñe Garziandia zumarragarrak 'Kolitas, Ena eta Pam-Pam' liburua aurkeztuko du hilaren 22an eta 27an
Datorren ostegunean, hilaren 22an, Eguzkiñe Garziandia Busca zumarragarrak Kolitas, Ena eta Pam-Pam haurrentzako liburua aurkeztuko du Zumarragako liburutegian. Liburua bere ahizpa Laurak ilustratu du. Ekitaldia 17:30ean izango da. 5-10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Lekua mugatua denez, gonbidapenak banatuko dira. Gaurtik aurrera jaso ahal dira, Zelai Arizti kultur etxeko harreran.
Urretxuko liburutegian ere aurkeztuko du. Hilaren 27an, 19:00etan.














