Adunan hiru partidak galduta, Herriartekotik kanpo geratu da Zaldibia
Etxean bi partida irabazita joan ziren zaldibiarrak Adunara, baina han ezin izan dute bat bera ere irabazi. Goierriko herri bat berak ere ez du jarraitzen lehian.
Hamahiru pilotariko taldea aurkeztu du Zaldibiak 2026ko Herriartekora. Gaztelupe Ustea bat izaten da, eta errealitatea beste bat. Maiatzaren 29an Zaldibiako Resti pilotalekuan hiru partidetatik bi irabazi ondoren –jubenilena eta nagusiena–, joan den ostiralean jokatu zituzten joanekoak Adunan, eta zaldibiarrek ezin izan zuten bakar bat irabazi, eta horrenbestez, txapelketatik kanpo geratu dira final-laurdenetan (2-4).
Kadeteetan, Mantzizidor-Arresek 22-14 galdu zuten Iparragirre-Barriolaren kontra; jubeniletan, Aranburu-Lopez 19-22 Aburuza eta Zestau izan zen emaitza, adunarren alde; eta afizionatuetan, Sukia-Elizegik lau tanto besterik ez zizkieten egin Olasagasti-Zestauri.
Zaldibia kanpoan geratuta, Goierrik ez du ordezkaritzarik Herriarteko pilota txapelketan.













