Txindokiko atleten erakustaldia Espainiako U16 Txapelketan
Nerea Iparragirrek 100 hesietan Espainiako hirugarren markarik onena ondu du, eta Galder Higuerok 4x100 erreleboetan 5. postua eskuratu du.
Nerea Iparragirre, podiumeko hirugarren koskan.Hitza Hamasei urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu berri da asteburuan La Nucían (Alakant, Herrialde Katalanak) eta sekulako maila erakutsi dute goierritarrek.
Nerea Iparragirrek podiuma egin du, 100 hesietan Espainiako hirugarren markarik onena lortuta (14’’37). Bere marka birrintzea lortu du goierritarrak eta aurrez ezarrita zegoen errekorretik gertu geratu da.
Galder Higuero eta Txindoki atletismo taldeko 4×100 errelebo taldea ere oso fin ibili dira, eta 45’’12 marka onduta Espainiako 5. postua eskuratu dute, podiumetik bi urratsera eta aurrez ezarrita zegoen errekorretik gertu geratzea lortuta.













