Urtatzola baserria erre da
Goizaldean jaso dute oharra suhiltzaileek eta Ertzaintzak. Baserria hutsik zegoen azken urteetan, eta kalte materialak bakarrik jasan ditu. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute.
Legazpiko Urtatza baserriko Urtatzola baserria erre egin da goizaldean, baina kalte materialak bakarrik jasan ditu. Suaren eraginez, barrualdea erre da, eta teilatua erori da.
Suhiltzaileek eta Ertzaintzak goizeko 01:00ak aldera jaso dute bizilagunen deia, eta sugar handienak itzali badituzte ere, oraindik bertan daude lanean, sua erabat itzali gabe dagoelako.
Urtatzolan hutsik egon da azken urteetan. Gaur goizean inguruan bildu diren bizilagunek esan dutenez, “arraroa” da baserriak gauez su hartu izana, ez delako inor bizi bertan eta argirik ere ez duelako. Jabeak eraikina berritzen hasita zirela ere esan dute.
ARGAZKIAK: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tere Madinabeitia
BIDEOA: Elias Diez


T-S3

M-K3

T-S3













