Kilometroak 2026

Euskal Herriko makrojaien inguruko mahai-ingurua, Lazkaon

Kilometroak girotzeko ekitaldien barruan, astelehenean, otsailaren 23an, 18:30ean, Gerriko Txokoan. Jaia hizkuntza eta kulturarekin lotzen dituzten Euskal Herriko bost proiektu edo esperientzietako ordezkariak gonbidatu dituzte Lazkaora.

Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia.EHZ

Kilometroak girotzeko ekitaldien barruan, astelehenean, otsailaren 23an, 18:30ean, Gerriko Txokoan, Makrojaiak Euskal Herrian mahai-ingurua izango da, Izaro Insausti Lazkaoko kazetariak gidatuko du. 

Jaia hizkuntza eta kulturarekin lotzen dituzten Euskal Herriko bost proiektu edo esperientzietako ordezkariak gonbidatu dituzte Lazkaora, makrojaien ahulguneak eta indarguneak aztertzeko: Euskal Herria Zuzenean-eko Aitor Servier, Errigorako Irati Abio, Baztandarren Biltzarreko Kattalin Arizmendi, Korrikako Ane Elordi eta Ikastoletan jaietako Mikel Egibar. 

Rallryrako boluntarioak

Bestalde, martxoaren 13an eta 14an egingo den Lazkaoko Rally-sprinta antolatzeko ehun boluntario behar dira. Bertan biltzen den dirua Kilometroentzat izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa