Ireki dute Legazpi eta Urretxu-Zumarraga arteko bidegorria
Hainbat egunez itxita egon da Bellotaren pabilioi zaharraren paretik Lekuona baserrira arte, industrialde berrirako azpiegitura lanak egiteko.
Legazpi eta Urretxu-Zumarraga lotzen dituen bidegorria irekita dago osorik. Bi astez itxita egon da Bellotako biltegi zaharretik Lekuona baserrira arteko tartea, industrialde berrirako azpiegitura lanak egiten egon diren bitartean.
Lan horiek ez dituzte oraindik amaitu, eta horregatik, bidegorria bera irekita badago ere, Lekuona pareko irteerak itxita jarraitzen du.












