Ikatzako argazkilariek sariekin hasi dute denboraldia
Nafarroako Cascante herrian azaroan egindako Fotovino argazki rallyko sari bana irabazi dituzte Carlos Mediavillak, Josu Altzelaik eta Gorka Gomezek. Malon de Echaide upategiak antolatutako lehiaketa da, hamaikagarrena.
Gomez, Mediavilla eta Altzelai, saritutako argazkiekin. Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteak inauguratu du urte honetako sarien denboraldia. Carlos Mediavillak, Josu Altzelaik eta Gorka Gomezek sari bana jaso berri dute Nafarroako Cascante herriko Fotovino argazki rallyan.
Joan den urteko azaroan egin zuten rallya. Malon de Echaide upategiak antolatuta, hamaikagarren edizioa zen. Mediavilla argazki onenaren saria irabazi du, Altzelaik Une zoriontsua gaiari dagokiona, eta Gomezek Koloreak gaikoa.
Aurreko edizioan ere sariak irabazi zituzten Altzelaik eta Gomezek.













