II. Periazoka igandean Gaintzan
28 ekoizlek hartuko dute parte, aurreko urtean baino zazpi gehiagok. Autobus zerbitzu berezia jarri dute Ordiziatik Gaintzara igotzeko, Zaldibiatik pasatuz.
Txotxongilo postua, iazko Periazokan.Lide Egizala Periazoka egingo dute bigarren urtez jarraian Gaintzako plazan, igandean, apirilaren 19an, 10:30etik 14:00etara. 28 ekoizle eta artisau egongo dira Periazokan euren produktuak erakusten eta eskaintzen. Aurreko urtean 21 postu izan ziren, aurten baino zazpi gutxiago. Ekintza osagarriak ere izango dira. Eguerdi aldera Asier Gozategi bere Tolosako hainbat trikiti lagunekin eguna girotzen arituko dira.
Herri bazkaria ere izango da herritarrentzat nahiz bisitarientzat, 14:00etan. Aitor Atxegak eta Imanol Kamiok bazkalostea girotuko dute, eta denen artean kantatzeko emanaldia eskainiko dute. Bazkariko txartelak eskuratzeko epea atzo bukatu zen.
Ana Otegi Periazokako koordinatzailearen esanetan, «herriari poz pixka bat emateko», eta inguruko herrietako jendea «Gaintza ezagutzera erakartzeko» helburua du Periazokak: «Urte osoan zehar ez dago inongo ekintzarik, eta aurreko urtean zerbait egin behar genuela erabaki genuen».
Lehengo urteko «emaitzarekin» oso gustura gelditu zirela azaldu du antolatzaileak, jende asko joan zelako. Horrek, aurten errepikatzeko indarra eman die. Otegik dio badakitela Realaren Kopako finalak dela eta datarik onenak ez dela jende asko kanpoan egongo baita. Hala ere, hemen gelditzen den jendeari Gaintzara gerturatzeko gonbita luzatu die.
Garraio zerbitzua
Garraio arazoak saihesteko Ordiziako geltokitik autobus zerbitzu berezia antolatu da. Irteerak 11:00etan, 11:50ean, 12:25ean eta 13:00etan izango dira. Itzulerakoak, berriz, 14:00etan, 14:35ean, 17:15ean eta 17:50ean. Autobusek geldiuneak egingo dituzte bidean: Ordiziako Otegi-Enean eta Zaldibiako Biloren.
Azokako partaideak
- Fermin Goenaga. Sendabelarrak eta ukenduak.
- Maddalen Iztueta. Ardi gazta.
- Eguzki, Leire Saizar. Ogi, madalena… ekologikoak.
- Eugenio Elortza-Ageda Zeberio. Eztia.
- Maider Lasa. Ahatekiak.
- Maria Isaac, Almanzara de Jaen. Olioa, olibak eta gildak.
- Iker Sukia. Ardi gazta.
- Elortatxu gozoak. Cookiak, gazta tarta, gailetak…
- Endanea. Loreak.
- Agurtzane Alkaiaga. Oihalez egindako produktuak.
- Naiara Gorostiaga. Erretxinarekin egindako belarritakoak.
- Olatz Telleria. Baberoak, meriendako poltsak.
- Ana Gorostizu. Xaboiak, zaku termikoak.
- Lide Lertxundi. Fimo eta buztinarekin egindako belarritakoak.
- Ez da bide txarra. Serigrafia pertsonalizatua.
- Mercedes. Koilareak, pultserak… (inox, haria, harriak, altzairua…).
- Izaskun Rabledo. Txotxongiloak.
- Betzaida Urtaza. Amesgile argitaletxea.
- Iratxe Irigoien, Ehunduz. Batak, oihalezko osagarriak.
- Ana Igerabide. Joskintza. Poltsak, nezeserrak…
- Nudame Leoni. Txakurrentzat materiala.
- Gorrotxategi. Egurra lantzen.
- Aro studio. Zilarrrezko bitxigintza.
- Izaro pitxi2itxi. Erretxinarekin egindako bitxiak.
- Emma Torontile proiektua.
- Verolanak. Betaurreko zorroak eta koletero koloretsuak.
- Garrapiñatuak.
- Luixiren pitxiak. Buruko gantxoak eta oihalezko zintak .













