Laubide Jatetxea eskubaloi taldea animatzera joateko deia
Legazpiarrek ziurtatuta dute lehen mailara igotzeko faserako pasea, baina ostiralean jokatuko duten partidan taldeko bigarren postua dute jokoan. Bikuña kiroldegian izango da, Saiekoren aurka, 20:00etan.
La Salle eskubaloi klubeko Laubide Jatetxea gizonezkoen senior taldeak partida garrantzitsua du ostiralean. Saieko taldea izango du aurkari, Bikuña kiroldegian 20:00etan.
Partida hori Euskadiko txapelketako denboraldi erregularreko azken aurrekoa da. Manolo Mugerzaren eta Eneko Telleriaren jokalariak denboraldi bikaina egiten ari dira, eta igoera fasea jokatzeko txartela eskuratuta badute ere, bihar irabaziz edo berdinduz gero, taldeko bigarren postua ziurtatuko lukete, eta horrekin batera, eskubidea izango lukete lehen mailara igotzeko play off-eko partidak Legazpin bertan antolatzeko.
La Sallek dei egiten du taldea animatzera joateko.













