Bigarren mobilizazio eguna CAFen
Enpresako zuzendaritzari eskatu diote "lehenbailehen bilera batetara deitzeko, hitzarmenari buruzko elkarrizketei ekiteko eta benetako negoziazio bati ekiteko proposamen bat mahai gainean jartzeko".
CAFeko langileek 67 orduko lanuzteak hasi dituzte aste honetan. Asteartean, apirilaren 14an egin zuten lehenengo mobilizazioa, bi orduko lanuztearekin, eta gaur, apirilaren 16an izan dute bigarren mobilizazio eguna.
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, “langileen parte hartzea handia izan da”. Sindikatuaren arabera, langileek emandako erantzunak argi uzten du “langileen ezinegona eta hitzarmen duin baten alde borrokatzeko borondatea”.
Enpresako zuzendaritzari eskatu diote “lehenbailehen bilera batetara deitzeko, hitzarmenari buruzko elkarrizketei ekiteko eta benetako negoziazio bati ekiteko proposamen bat mahai gainean jartzeko”.













