Biribilgunera eraman dute Aizkorri kaleko autobus geralekua
Behin-behinekoa izango da, Aizkorri kaleko geraleku inguruko obrak amaitu bitarterako.
Legazpiko Aizkorri kalean egiten ari diren lanak direla eta, gaurtik Bikuñako biribilgunean egongo da autobus geralekua. Aldi baterako aldaketa izan da, Aizkorri kaleko bertako geraleku inguruan obrak amaitu artekoa.
Autobus geraleku berri hau Lurraldebuseko autobusentzat da, baina inguruan dabiltzan gainerako lineek ere erabili ahal izango dute.













