Lazkaoko jaietako egitaraua prest
Apirilaren 24an hasiko dira Lazkaoko jaiak, eta maiatzaren 1ean amaitu. Lazkaoko txosna batzordeak ere antolatu du egitaraua. Maiatzaren 8tik 10era, Lazkaomendiko jaiak izango dira.
Lazkaoko Udalak San Prudentzio eta Lazkaomendi jaien egitaraua aurkeztu zuen atzo, Jai Batzordearekin eta herriko hainbat elkarterekin batera. Aurten, Lazkaoko Ikastolak jaurtiko du txupinazoa, urriaren 4an Lazkaon ospatuko den Kilometroak jaiaren 50. urteurrena ospatzeko.
Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak azpimarratu duenez, “jai hauek elkarrekin gozatzeko eta une onak partekatzeko” aukera dira.
Apirilak 24
- 10:45. Kantujira, X. urteurrena.
- 15:00. Eskolaumeen xakea.
- 17:00. Tolin mariatxia, gerontologikoan.
- 18:30. Txupinazoa, Lazkaoko Ikastolaren eskutik. Ondoren, Jundajo txaranga, eta Lazkaoko erraldoi eta buruhandi konpartsa.
- 19:15. Tolin mariatxia, Orobionen.
- 22:00. Zezen suzkoa. Lazkaoko erraldoi eta buruhandi konpartsaren eskutik.
- 22:30. Kontzertua: Joselu anaiak.
Apirilak 25
- 09:30. 83. Lazkaoko Txirrindulari Froga.
- 12:00. Jundajo txaranga.
- 17:30. Jokain, Lazkao Txiki plazan.
- 21:00. Kontzertuak: Jonkass eta Muxutruk.
Apirilak 26
- 10:00. Artisau azoka.
- 10:00. Ibilaldi neurtua.
- 12:00. Suthai batukada.
- 17:00. Pelota elkarteen arteko txapelketa, kiroldegian.
- 17:00. Barraka inklusiboak.
- 17:30. Dj Kaktus, Lazkao Txiki plazan.
- 19:00. Kontzertua: Earth Songs.
Apirilak 27
- 18:30. Bezperak eta jarraian Kantaka abesbatza, San Prudentzio ermitan.
- 18:30. Kontzertuak: Erdoyk P., Metodo Ripley, The Soulanders eta Rhytmic Disorder.
Apirilak 28: San Prudentzio eguna
- 09:00. Goizeresia.
- 10:15. Prozesioa parrakiatik San Prudentzio ermitara.
- 11:00. Lapkeko esku pelota erakustaldia.
- 11:00. Meza nagusia San Prudentzio ermitan.
- 12:00. Lazkao Txiki Musika Eskoalko trikitilariak, plazan.
- 13:00. Agintarien soka dantza.
- 17:30. Xaibor, Lazkao Txiki plazan.
- 18:30. Bentazaharreko Mutiko Alaiak herrian zehar.
- 20:00. Kontzertuak: Demode Quartet eta Xaibor.
Apirilak 29: Haurren eguna
- 11:00-13:30 eta 16:00-18:30. Puzgarriak.
- 14:00. Haurren bazkaria.
- 17:00. Play Backa.
- 19:00. Esku pelota herrikoia, finala.
- 19:00. Sardina jana.
- 20:00. Dj Oizeder Mayo.
- 22:00. Zezen suzkoa, Lazkaoko erraldoi eta buruhandien konpartsaren eskutik.
- 22:30. Dj Oihan Vega.
Apirilak 30: Kuadrilla eguna
- 12:00. Incansables txaranga.
- 17:30. Txulakai boom boom!, Lazkao Txiki plazan.
- 18:30. Burrunba elektrotxaranga.
- 22:00. Kontzertuak: bengo eta Mirua.
Maiatzak 1
- 11:00. San Prudentzio igeriketa saria.
- 12:00. Bakailao lehiaketa.
- 12:00. Herri kirol erakustaldia. Aizkoralariak: Iker Vicente-Ugaitz Mugerza II.a, Julen Alberdi ‘Txikia’-Eneko Otañoren aurka. Harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi ‘Urra’, Maddi Gesalaga, Ainitze Zumeta eta Lierni Osa.
- 16:30. Toka txapelketa.
- 16:30. Lazkaoko Musika Banda kalean zehar.
- 17:30. Dantza suelto txapelketa.
- 19:30. Kontzertua: Lazkaoko Musika Banda.
Txosnatako egitaraua
Apirilak 24
- 19:00. Ekitaldia eta txosnako txupinazoa, Lazkao-Palestina herri ekimenaren eskutik.
- 22:30. Kontzertuak: Irten-Bide, Maruxak, 3ttu erromerie eta DJ Maiux.
Apirilak 25
- 14:30. Gazte argazkia eta bazkaria. Ondoren, bingoa.
- 23:00. DJ Gaua: Dj Enabil eta DJ Naza.
Apirilak 28
- 17:00. Patata tortilla lehiaketa.
- 19:00. Kiloometroetako kantu-poteoa, Ikastolarekin.
Apirilak 29
- 21:00. Mojitada.
- 23:00. Oihana Begana.
Apirilak 30
- 22:00. Kontzertuak: Alerta Gorria, EH Sukarra, Ahantzi Erromerie eta Dj Alloxeletes.
Lazkaomendiko jaiak
Maiatzak 2
- 10:00. Lazkaomendiko 50. Txirrindulari proba, Lazkaoko plazatik irtenda. Amaieran, 50 urte hauetan irabazle izan diren txirrindulariei omenaldia, Itxurrenen.
- 16:00. Mus txapelketa. Lartxai elkartean. Izen-ematea, 15:30ean.
Maiatzak 8
- 18:00. Txupinazoa.
- 18:05. Buruhandiak.
- 18:30. Talo tailerra.
- 19:30. Karaokea.
Maiatzak 9
- 10:15. Pelota txapelketa, Lartxai elkarteko pilotalekuan.
- 17:30. Herri arteko herri kirol desafioa, Itxurreneko zelaian.
- 21:00. Auzo afaria, Itxurrene atariko karpan.
- Afalondoren. Iker Sukia eta Aritz Markinezen emanaldia eta amaitzeko, Dj Oixani.
Maiatzak 10
- 08:30. Mendi ibilaldiaren hasiera.
- 11:00. Haur jolasak.
- 12:30. Lazkao Txiki Musika Eskola eta Oin Arin dantza taldearen erakustaldia.
- 16:30. Thor magoaren emanaldia.
- 17:30. Aizkolari, bertsolarii eta trikitilarien emanaldia. Aizkolariak, Haritz Goena eta Joanes Izagirre. Bertsolariak, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. Trikitilariak, Gari Lizarraga eta Iñaki Larrañaga.













