Zeraingo Garoa gaztandegiaren brontzezko gazta
Martina Urbistondoren eta Jon Harregiren Garoa gaztak, espainiar estatuko 2026ko Gourmet Gazta txapelketan hirugarren postua lortu du.
Zeraingo Garoa gaztandegiko Jon Harregik saria jaso du gaur Madrilen.Artzai Gazta. Zeraingo Garoa gaztandegiko Martina Urbistondo eta Jon Arregiren gaztak hirugarren saria eskuratu du Madrilen, espainiar estatuko 16. Gourmet Gazta txapelketan. 800 gazta baino gehiago aurkeztu dituzte lehiaketara, hogei kategoriatan banatuta. Ketuen kategorian lortu dute brontzezko garaikurra Garoakoek, Idiazabal baserrikoa gaztarekin.
Artzai Gazta elkarteak nabarmendu duenez, “garrantzitsua litzateke azpimarratzea, Aizkorriko mendilerroaren azpian dagoen herri txiki batean kokatutako gaztandegi tradizional honetan, bi artzain gazte hauek lurrari lotutako bizitza egiteko ametsa bete dutela. Bere ardi latxak Zeraingo belardietan bazkatzen dira neguan, gaztandegiaren ondoan, udako hilabeteetan aldiz, Aralarko larreetara igotzen direlarik hurrengo negura arte. Esan beharra dago, bai Jonek eta bai Martinak lanbide aintzindari honengatik benetako pasioa eta konpromisoa sentitu eta isladatu izan dutela beti”.
Era berean, “Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz”.













