Gabiriako bertsozaletasunaz ariko dira 'Hitzetik Hortzera' saioan
Eresti Oiarbide Murua elkarrizketatu dute. Bertsolari gazteentzako 54. Osinaldeko sariko bertsoaldi onenak ere emango dituzte.
Eresti Oiarbide gabiriarra, elkarrizketaren une batean. Hitzetik Hortzera Herri bertsozalea da Gabiria. Gai horri helduta, herritar talde batek afizio horrek izan duen transmisioa ikertzeari ekin zion. Ikerketa horren emaitza da Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian liburua. Talde horretan aritu zen Eresti Oiarbide Murua, eta aste honetako Hitzetik Hortzera saioan aztertutako horien nondik norakoak ekarriko ditu pantailara.
2021ean Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak esleitutako ikerketa beka eskuratu zuen Oiarbideren eta Maialen Akizu Bidegainen ikerketa proposamenak, eta horrela, ikertzeari bide eman zioten. Programan azalduko den moduan, Gabirian bertsozaletasuna noiz jaio zen ez dute topatu, baina hainbat gako bildu dituzte liburuan. Gako horiei buruz, Gabiriako bertsoaren ekosistemari buruz eta erreferenteei buruz ere arituko da Oiarbide.
Eta nola ez, Gabiriako bertsozaletasunari buruz hitz egiteaz derrigorrean aipatu beharrekoa da Osinalde Saria: 1973an sortu zen, eta ordutik Gabiriari eta bertsolaritzari egiten dion ekarpenari buruz hitz egingo du Oiarbidek saioan. Joan den larunbatean jokatu zen 54. Osinalde saria, eta hango bertsoaldi onenak entzun ahal izango da larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Mirari Martiarena eta Eresti Oiarbide, Osinalde elkartean.Hitzetik Hortzera













