Legazpiko Udala ere, Realarekin
Udaletxea txuri-urdinez argiztatzen dute gauero, astelehenetik. Bihar, pantaila erraldoia jarriko du udalak Euskal Herria plazan, eta partida aurrekoa girotzeko, herriko hainbat musikarik kalejira egingo dute.
Legazpiko Udalak ere bat egin du Realarekin, bihar Sevillan jokatuko duen Kopako finalaren harira. Astelehenean hasita, udaletxeko fatxada kolore txuri-urdinez argiztatzen dute gauez, eta bihar, pantaila erraldoia jarriko dute Euskal Herria plazan, partida eta partidaren aurrekoak festa giroan jarraitzeko.
Baina biharko festa lehenago hasiko da, 18:30etik aurrera, herriko musikari talde handi batek erdiguneko kaleak girotuko dituelako. Pantaila 20:00etan jarriko da martxan, partida aurreko emanaldiarekin, eta partida berarekin bat egingo du 21:00etan.
Udal ordezkariek Reala animatzeko plazan elkartzeko deia egin diete legazpiarrei.













