Beasain, artearen bilgune hirugarrenez
Pintura, zeramika, bitxiak eta bestelako artelanak ikusi eta erosteko aukera izan da.
III. Arte Eguna ospatu dute goizean Beasainen, eta jende ugari bildu da Erauskin plazako postu desberdinak ikustera eta ezagutzera. Ekimen hau 2024an antolatu zuten lehen aldiz, arte-diziplina desberdinetan diharduten eragileek elkarlanean.
Aurten, dozena bat artistak jarri dituzte euren postuak: pintura, zeramika, bitxiak eta bestelako artelanak ikusi eta erosteko aukera izan da, besteak beste. Horrez gain, zuzeneko karikatura ere egin dituzte, eta buztinarekin probatzeko aukera ere izan da.













