Dantzariek kaleak hartu dituzte Zegaman
Eskualdeko sei dantza talde elkartu dira. 11:30ean ekin diete dantzariek desfileari, eta herriko kaleak igaro dituzte, txistulariek lagunduta.
Dantzari Txiki eguna ospatu dute Zegaman, Tobera Musika eta Dantza eskolak antolatuta. 11:30ean ekin diete dantzariek desfileari, herriko frontoian, eta Zegamako kaleak igaro dituzte txistulariek lagunduta. Eguraldi paregabea izan dute eta jende ugari gerturatu da.
Denera, eskualdeko sei dantza talde elkartu dira: Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar, Lazkaoko Oin Arin, Idiazabalgo Axari eta Zeraingo Solkie dantza taldeak, Zegamako dantzariekin batera.













